Zer da frakzio organikoa

Etxean sortzen ditugun hondakinen frakzioa da eta bere osagai nagusiak elikagaien hondarrak dira. Bestelako hondakin biodegradagarriek ere osatzen dute.

Gaikako bilketan jasotzen den materia organikoa Garbiker-en instalazioetara eramaten da. Bertan klasifikatu egiten da eta egituratzaile izeneko materialarekin nahasten da.

Nahasketa hori konpostaje prozesu bidez tratatzen da. Bakteriek, onddoek eta bestelako mikroorganismoek burutzen duten tratamendu biologikoa da konpostajea.

Oxigenoari esker hondakinak eraldatu egiten dira eta lurzoruentzat erabilgarriak diren konposatu berriak sortzen dira.
Honela konposta lortzen dugu. Kalitate oneko produktua da eta lurzoruetan ongarri bezala erabili daiteke edota lurzoru degradatuak berreskuratzeko eta obra zibilak egiteko erabili daiteke.

Konposta

Konpostak lurrak edota turbak duen itxura oso antzekoa du. Porotsua da eta hezetasun.

Basoko lurrak duen usaina antzekoa du konpostak eta produktu honi esker materia organikoaren zikloa itxi dezakegu. Bide batez, naturak berezko baliabideak berreskuratzen dira.

Zer hondakin bota behar dira edukiontzi marroira?

Gogora ezazu poltsa konpostagarriak erabili behar direla!

*Orain, animalia jatorriko hondakinak (arraina eta haragi hondarrak) baita ere!

Haragin hondarrak

egosiak edo gordinak

Arrain eta itsaski hondarrak

gordinak edo egosiak

Janari hondarrak egosiak

Fruta eta eta barazki hondarrak

gordinak edo egosiak

Te hondarrak eta kafe hondarrak

Fruitu lehorren oskolak

Lorezaintza eta inausketako hondar txikiak eta orbela

Sukaldeko papera janariz zikindurik, kortxo naturala eta pospoloak