Ohiko galderak

Ohiko zalantzak argitzen ditugu

1

ZERGATIK BEREIZTU BEHAR DITUGU HONDAKIN ORGANIKOAK?

Etxean sortzen ditugun hondakin organikoak bereizten baditugu hiri hondakinen tratamenduaren efizientzia hobetzen dugu, hondakinen kudeaketa kostua murrizten da eta birziklapena bultzatzen dugu. Honetaz gain, ingurune osasuntsuagoa lortzen dugu eta kutsadura atmosferikoa murrizten da berotegi efektuko gasen isurketa gutxitzen da eta.

2

ZE ONURA LORTZEN DUT HONDAKIN ORGANIKOAK BEREIZTEAGATIK?

Hondakinen bizitza-zikloa ixtea posible egiten dugu eta ekonomia zirkularrean oinarritzen den sistemarantz eta eredurantz hurbiltzen gara.
Gaikako bilketaren arrakasta guztion esku dago eta denok dugu erantzukizuna eta bere ondorio onuragarriak gizarte osoak jasotzen ditu.

3

KAFE KAPSULAK EDUKIONTZI MARROIRA BOTA BEHAR AL DITUT?

Kafe makinetan erabiltzen diren kapsulak EZ dira edukiontzi marroian sartu behar, produktu hauek maiz aluminioz edo plastikoz ekoizturik daude eta. Aldiz, kafe hondarrak organikoak dira eta edukiontzi marroian biltzen dira.

4

ETXEKO ANIMALIEN GOROTZAK ETA KATUENTZAKO HONDARRA EDUKIONTZI MARROIAN SARTU AL DAITEZKE?

Ez, animalien gorotzak eta katuentzako hondarra ezin dira bota edukiontzi marroira arrisku sanitarioa eragin dezakete eta. Konpostaje prozesua amaitzean bizirik irauten dute mikroorganismoak izan ohi dituzte. Hau dela eta, hondakin hauek errefusaren edukiontzian sartu behar dira.

5

PIXOHIALAK EZ AL DIRA HONDAKIN ORGANIKOAK?

Erabilitako pixoihalek gorotzak eta zelulosa dute baina produktu hauen gainerako osagaiak ez dira biodegradagarriak. Pixoihalak nekez bereiztu daitezkeen osagaiak dituzte eta, beraz, ezin dira birziklatu. Beraz, pixoihalak ez dira hartzen hondakin organikotzat eta errefusaren edukiontzian sartu behar dira.

6

LORAZAINTZAKO HONDARRAK BOTA AL DAITEZKE EDUKIONTZI MARROIRA?

Lorazaintza jardueretan kopuru txikian sortutako hondar txikiak bakarrik bota daitezke edukiontzi marroira. Hau da, lore-zortak, hildako hostoak, orbela, moztutako belarra, landare apaingarrien zuntzak, landare hondarrak eta antzekoak baino ezin dira sartu edukiontzi marroian. Adarrak eta enborrak bezalako hondakinak Garbigunera eraman behar dira.

7

KORTXO NATURALAREKIN EGINDAKO TAPOIAK HONDAKIN ORGANIKOAK AL DIRA?

Bai, kortxo naturala materiala biodegradarria da eta honelako tapoiak hondakin organikoak dira. Kortxo naturala artelatzaren enborraren azala konposatu kimikorik gabe tratatuaz lortzen da. Aldiz, jatorri sintetikoa duten tapoiak, hau da, plastiko edota silikona jatorrikoak, ez dira edukiontzi marroira bota behar.

8

ZERGATIK BOTA BEHAR DIRA EDUKIONTZI MARROIRA ERABILITAKO EZPAINZAPIAK ETA JANARI HONDARREZ ZIKINDURIKO PAPERAK ETA KARTOIAK

Bai ezpainzapiak eta baita kartoia ere edukiontzi marroira bota behar dira bakarrik janari hondarrez zikindurik badaude, adibidez, olioz edo tomate saltsaz zikindurik daudenean. Honelako produktuek zelulosa dute osagai nagusia zein landare jatorriko materiala biodegradagarria den.
Papera edota kartoia elikagaiak ez diren produktuen arrastoak badituzte ezin dira sartu ontzi marroian (margoa edo disolbentea, adibidez).