NOLA EMAN IZENA 5. EDUKIONTZIAN

Oso erraza da organikoaren gaikako bilketan parte hartzea.

Organikoaren gaikako bilketan parte hartzen duen etxebizitza bakoitzak Sopelako edozein edukiontzi irekitzeko txartela izan dezake. Txartelak posta-helbidearekin eta kode batekin pertsonalizatuta daude, etxebizitzan bizi denak bakarrik erabiltzeko.

Organikarako zure txartelarekin , udaletxean doan jaso ditzakezu poltsa konpostagarrien bi biribilki 20 astean behin.

NON?

Joan Sabino Arana kaleko 1. zenbakira, Udaletxeko bulegora

NOIZ?

Astelehenetik ostiralera
9:00etatik 13:30era

NOLA?

NANa aurkeztu behar da