IZEN EMATEA 5. EDUKIONTZI MARROIAN

Oso erraza da hondakin organikoen gaikako bilketan izen ematea.

Hondakin organikoen gaikako bilketan parte hartzen duen etxebizitza bakoitzak Sopelako edozein edukiontzi marroia irekitzeko balio duen txartela izango du. Txartelek etxebizitzaren helbidea dute inprimatuta eta baita kodea ere, eta etxebizitzan bizi diren lagunek bakarrik erabili dezakete.

NON?

Jo ezazu Udaletxeko bulegora, Sabino Arana 1-an.

NOIZ?

Astelehenetik ostiralera, 9:00tik 13:30ak arte

NOLA?

Zure NAN-a aurkeztea beharrezkoa da.