IZEN EMATEA 5. EDUKIONTZI MARROIAN

Oso erraza da hondakin organikoen gaikako bilketan izen ematea.

Azaroak 15 eta abenduak 15 bitartean*, ingurumen hezitzaile talde batek Sopelako etxebizitza guztiak** bisitatuko ditu etxean bertan edukiontziaren funtzionamenduaren azalpenak emateko eta erabiltzeko behar den materiala banatzeko..

Bisitaz goazenean etxean ez bazaude, materiala informazio guneetan aurkituko duzu:

Ordutegia: 10etatik 13era eta 15tatik 18tara

AZAROAK 20

SOPELMAR. Sarrera (Bus)

AZAROAK 27

ARRIATERA/LANDALUZE (INDIANS parean)

ABENDUAK 11

LIZARRE (Metro)

ABENDUAK 18

UDALETXEKO PLAZA

*Abenduko zubian ez da ez bisitarik ezta informazio gunerik ere egongo

**Dagoeneko alta emanda dauden etxebizitzek ez dute bisitarik jasoko eta ez dute informazio guneetara hurbiltzeko beharrik izango.

Larrabasterrako etxebizitzek ere ez dute bisitarik jasoko, bertan, joan den ekainean, kanpainaren froga pilotua egin baitzen. Interesatuta bazaudete, zuzenean informazio guneetara hurbildu beharko zarete.

ADI! Kanpainan zehar, ez da Udaltxean alta emateko aukerarik egongo.